Aitor Arandia Baionako EAJ-PNBren zinegotziak adierazi duenez "CPE kontratua ETE-ei laguntzeko sortu omen zen, baina milagarren kontratu honek enpresa txiki horien kudeaketa pixka bat gehiago oztopatzea besterik ez du lortuko".
Arandiaren ustez "urte batzuetatik hona, gure administratzaileek eta sare administratiboak, oro har, lorpen azpimarragarriak burutu dituzte. Enpresak laguntzeko sortutako kontratuok, erreformak ugaritzea besterik ez dakarte, eta horrek, enpresaburuen jarduna oztopatzen du Europako eta nazioarteko enpresekiko lehian.
"Benetako ardura gazteen enplegu kolokatasunaren arazoa konpontzea bada; hortaz, asma dezagun iraupen mugagabeko kontratu mota bat, non kontratuaren baldintzak agente sozialek negoziatzen dituzten. Baina, gai al da Frantzia hori lortzeko?" gaineratu du zinegotzi jeltzaleak.
|